Helburuak

Jantokiko jarduera eskola heziketaren alde garrantzitsua dela uste dugu.

Esparru honek (jantokia) umeen elikadura-ohitura egokiak eta otorduak eskatzen duen portaera zuzena barneratzen lagunduko du.

Zerbitzu honek umeak era osasuntsu eta orekatu baten haztea bermatzen du.

Horretaz gain elkarbizitzerako esparrua da, berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatuz.

Bultzatu nahi ditugun helburuak hurrengoak dira:

– Elikadura osasuntsu eta anitza, elikagai fresko eta sasoikoak izango dute lehentasuna.

– Joakaera egokia izatea.

– Alboko pertsonekiko errespetua lantzea, ikasle, irakasle zein zaintzaile guztiengana modu egokian zuzenduz. Zaintzaileen oharretara kasu egitea. Materiala eta janaria zaindu eta modu egokian erabiltzea.

– Elikadura ohiturak jarraitzea: denetik eta dena jaten saiatu eta trenak modu egokian erabiltzea.

– Gertuko kontsumoa eta sustengarritasunean oinarrituta, gure inguruko garapenari laguntzea.

Utzi erantzuna