Araudia

Jantokia zerbitzu bat da, beraz , bertara joatea borondatezkoa da. Ikastetxekoek baino ezin izango dute erabili. Jantokian gauden bitartean, eskola orduetan errespetatzen ditugun elkarbizitza arau berberak jarraituko ditugu, hau da: diziplina, materialaren zainketa, ikaskide zein nagusiekiko errespetua.

Ume baten jokaera bidezkoa ez izanez gero, jantokiko zaintzaileek tutoreari eta zuzendariari jakinaraziko die eta honek umearen gurasoei. Falta hauek errepikatuko balira, tutoreek bidezko erabakia hartuko lukete.

Jan bitartean bazkalkideak, irakaslegoa eta jantokiko langileak baino ezin dira bertan egon.

Jantokiko ordutegia 13:00etan hasten da eta 14:30 bukatzen da. Bi urteko gelako umeek 12:00 tean bazkalduko dute. Beste guztiek 13:00etan.

Bazkarian, bazkalosteko atsedenean eta klaseak hasi arte, umeak monitoreen zaintzapean egoten dira. Hori dela eta, gurasoen edo tutoreren baten baimen idatzia eduki ezean, ezin izango dira eskolatik irten.

Ordainketa irailetik ekainera bitarteko 10 kuota berdinetan egingo da.

Kurtso honetako prezioa: 71,60 € hilero

Kuoten ordainketa bankuko helbideratzearen bidez egingo da.

Jantokira ez joateagatiko deskontuak hiruhilabete bakoitzaren amaieran egingo dira, beti ere, hiru egunez jarraian izan bada eta ez etortzearen berri 24 ordu lehenago eman bada.

Jantokirako dirulaguntza jasotzen dutenei ez zaie ez etortzeagatiko deskonturik egingo.

Atzera botatako eta justifikatu gabeko hiru kuotatatik aurrera, jantoki zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko da.

Kurtso osorako menuak prestatu ditugu. Beste txosten batean bidaliko dizkizuegu. Menu bereziak edota jatekoren baten intolerantzia eza edo alergiaren bat duten umeei egokitutako menuak bermatuko dira. Kasu honetan medikuaren agiria beharrezkoa da.

Gurasoek aldez aurretik justifikatu eta horren berri eman badute, menu biguna behar duten umeei ere emango zaie.

Informazio gehiago, iradokizun, kexa eta horrelakoetarako jo Jantokiko arduradunarengana. ( Aldez aurretik zita eskatu)

JANTOKIKO ARDURADUNA: Amaia Etxeandia

ORDUTEGIA: Ostiraletan  13:30-14:30

Utzi erantzuna