Dena prest Elikadura eta eskolak jardunaldietarako

Posted on 2011/09/16 by

0


jan ikasi elikatu hasi hazi
Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu. Eta hitz egiten hasi gara.

Asteburuko jardunaldia
Irailaren 16an eta 17an
, bariku eta zapatuz Larrabetzuko eskolan elkartuko gara.
Erdu umeekin, beraientzako ere egitarau berezia prestatzen ari garelako.
Egun osoko jarduna izango da, eta bazkaldu ere herriko jantokian egingo dugu, Larrabetzuko produktuekin prestatutako menu berezia.

Osasuna, kalitatea, ekonomia, langileen baldintzak, ikasgaiak, etorkizuna, janaria, baserria… gai asko dira jorratu gura ditugunak.