Elikadura burujabetza, eskoletako jantokietatik

Posted on 2011/09/16 by

0


Hasi dira Eskola eta elikadura jardunaldiak.
Arantza Arrien, EHNE Bizkaia

Larrabetzuko Udalak eta Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak eman diote hasiera ekitaldiari. Ostean Via Campesinak plazaratutako dokumentala, Elikadura Burujabetza -Soberania alimentaria ikusi dugu pantaila handian.

La Via Campesina en movimiento… ¡ Por la soberanía alimentaria ! from La Via Campesina on Vimeo.

EHNE Bizkaia
Arantza Arrien (EHNE Bizkaia) baserritarrak, Nekazaritza iraunkorra eta jantokietako esperientziak izan ditu hizpide. Bere etxean, bere alabak erein, landatu eta bildutako ekoizpen batuzk ekarri, eta etxeko esperientzia pertsonaletik, hitzaldi mamitsua eman du. Ekonomia lokala, ekoizpenak, nekazaritzaren funtzioa, baserritarren egoera, eskolak… gai asko eta sakonak landu ditu, jendearen partehartzearekin batera.

BASERRITIK
MUNDURA

Jardunaldiak, Larrabetzuko eskolako jantokian burutzen ziren bitartean, ondoko gelan Larrabetzuko 50 ume inguruk Baserritik mundura ipuin sorta antzeztuan ikusten eta entzuten egon dira.
Adi adi, ipuin ezberdinak interpretatu ditu antzerkilari gazte batek. Veterinarios sin fronteras, Mugarik gabeko Albaitariak erakundearen proposamena izan da, eta umeen arreta eta interesa piztu du. Oso istorio interesgarriak, ezberdinak eta umeei ere munduko nekazarien egoerez zer pentsatua eman diena.

Posted in: jardunaldiak