Euskal Herriko esperientzia ezberdinak eta aurrera begirako asmoak zehazten

Posted on 2011/09/17 by

0


Larrabetzu inguruak ezagutzen hasi dugu goiza. Egunero eskolako jantokira ogia egiten duten okindegia, Sarrikola inguruko baserri eta soloak. Basoa, Harrikola errokodromoa -auzolanean ari ziren une horretan, erreka inguruan-, erreka ondoko basoak, Goiritxu -Jose Antonio Lekue baserritarraren negutegi eta soloak- herriko baserrien egoeraren berri, eta gure produktuen sorleku eta eskolako jantokiaren arteko distantzia kalkulatu dugu gero.

Esperientzia ezberdinak

  • Larrabetzuko Eskolako jantokia
  • Egoera gatazkatsu baten ondorio da egungo jantokiaren errealitatea. Guraso elkarteko Ali Etxartek, jantokiaren historia eta errepaso azkarra egin du. Egun inposatuta daukagun dekretuaren aurretik bizi izandakoak kontatu, eta Jaurlaritzarekiko negoziazioen ibilbidea kontatu dizkiegu xehetasun handiarekin. Gaur egungo egoerara heltzeko izan diren burruka eta kezkak plazaratu ditu aurretik. Interes handia piztu du bere hitzaldiak, eta ostean berbali luzea eta parte hartze handikoa suertatu da. Bertaratutakoek galdera asko zituzten, eta Larrabetzuko Guraso elkarteko partaide ezberdinek erantzunak eman eta eman aritu behar izan dute.

  • Ekolapikoa

Gipuzkoan, Biolur elkarteak Donostiako udalarekin batera bultzatutako ekimena. Elikagai ekologikoak prestatzen dituzte zenbait haurreskola eta ikastetxetxan. Bertako kide Sabrina Patok proiektua azaltzeaz gain, dietista bezala egungo egoera zelan ikusten duen aztertu du. Sabrina gainera, Larrabetzuko eskolako jantokiko menuaren aholkularia ere bada, eta azken ikasturtean planteatu dituen aldaketak azaldu ditu.
 

  • Biharko Lurraren elkartea

Ipar Euskal Herriko esperientzia. Bio eta tokiko ekoizpenen alde lanean ari den elkartea da BLE. Aspaldiko urteetan oso arrakastatsua da bere eskaintza ikastola, kolegio, lizeo eta jantoki kolektiboetan. Bertako etxaldeetan ekoiztutako bio eta tokiko emaitzak, jantokiotan kudeatzen dira. Esperientzia nabarmena da Donibane Garaziko lizeoan ematen dituzten 500dik gora bazkari eta 220 afari inguru, egunero. Guztioa Bio eta tokiko ekoizpenekin.
 

  • Orduñako esperientzia

Orduñan batez ere bi proiektu daude martxan aspaldi honetan. Batetik Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzateko Ekoizpen gune bat bultzatu da eta bestetik, bertako produktuekin herriko eskola eta jantokiak kudeatzeko egitasmoa. Mikel Kormenzana baserritarrak azaldu ditu Orduñako produktoak. Udal teknikari bat eta zinegotzi bat ere egon dira jardunaldian.
 

  • Mugarik gabeko albaitariak

    Aspaldi samar, Bartzelonako unibertsitatean, albaitaritza ikasleek sortutako erakundea. Euskal Herrian lan handia egiten ari da formazioa eta informazioaren eremuan. Eskolaz eskola, eta batipat landa eremuko eskolen sarea hedatzen ari da Alimentaccion ekimenarekin. Bertako kide Enekok, hitzaldi mamitsua eskaini eta eskoletako guraso eta hezitzaileen arreta eskuratu du. Mugarik gabeko albaitariek ekarritako informazio orri guztiak agortu, eta interes handia agertu dute eskola ezberdinetako kideek.

Elikadura eta eskola jardunaldiak

Sarea osatu eta
aurrera begira zer?

Atsedenaldi labur baten ostean, mahaien forma aldatu dugu, eta karratu handi bat osatu dugu partaide guztien artean. Denok elkar ikusi eta bakoitza nondik datorren ezagutzeko parada izan dugu. Ikastetxeetako arduradunak, guraso elkarteetako partaideak, EHNEko baserritarrak, ekoizpen ezberdinetako kideak, udaletako teknikariak, fundazioetako teknikariak, mugimendu ezberdinetako partaideak, hezkuntza munduko eragileak, herritarrak, gurasoak eta orohar elikadurarekin kezkatutako jendea batu da Larrabetzun.

Aurrera begira zer egin? Hasteko eta bat SAREA osatuko dugu. Elikadura eta eskolaren inguruan kezka agertzen dugunon sarean. Jantokietako kudeaketa arduratsua bultzatu eta sustengatuko duen sarea. Dekretua aldatzeko eskatuko duen jende arduratsua. Eta horrez gain, egoera honi buelta eman eta baserriaren alde, ekonomia lokala eta hurbilaren alde, kalitatearen alde eta informazio gardenarekin lanean hasiko den mugimendu berria da hau.