Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia

Posted on 2011/06/28 by

0


Larrabetzuko eskolako guraso talde bat, EHNE Bizkaia eta Euskal Herriak bere eskola ekimenarekin batera, Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia antolatzen ari gara.
jan ikasi elikatu hasi hazi
Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu.

Asteburuko jardunaldia
Irailaren 16an eta 17an
, bariku eta zapatuz  Larrabetzuko eskolan elkartuko gara.
Erdu umeekin, beraientzako ere egitarau berezia prestatzen ari garelako.
Egun osoko jarduna izango da, eta bazkaldu ere herriko jantokian egingo dugu, Larrabetzuko produktuekin prestatutako menu berezia.

Osasuna, kalitatea, ekonomia, langileen baldintzak, ikasgaiak, etorkizuna, janaria, baserria… gai asko dira jorratu gura ditugunak.

Lehenengo aldiz elkartuko gara, eta bertan ikusiko dugu ze bide hartu.

Zu ere gonbidatuta zaude.