Euskal Herriko esperientzia ezberdinak eta aurrera begirako asmoak zehazten

2011/09/17

0

Larrabetzu inguruak ezagutzen hasi dugu goiza. Egunero eskolako jantokira ogia egiten duten okindegia, Sarrikola inguruko baserri eta soloak. Basoa, Harrikola errokodromoa -auzolanean ari ziren une horretan, erreka inguruan-, erreka ondoko basoak, Goiritxu -Jose Antonio Lekue baserritarraren negutegi eta soloak- herriko baserrien egoeraren berri, eta gure produktuen sorleku eta eskolako jantokiaren arteko distantzia kalkulatu dugu gero. […]

Larrabetzu : la restauration des enfants dans les collectivités au centre de la table

2011/09/17

0

17/09/2011 Le Journal du Pays Basque Goizeder TABERNA Nos enfants nous accuseront-ils ? Le titre du documentaire de Jean-Paul Jaud (Nos enfants nous accuseront) se confirmera peut-être un jour ; en attendant, des parents d’élèves tentent de changer le cours des choses. Du moins à leur niveau. Dans la petite commune bizkaitar de Larrabetzu, un […]

Elikadura burujabetza, eskoletako jantokietatik

2011/09/16

0

Hasi dira Eskola eta elikadura jardunaldiak. Larrabetzuko Udalak eta Larrabetzuko eskolako guraso elkarteak eman diote hasiera ekitaldiari. Ostean Via Campesinak plazaratutako dokumentala, Elikadura Burujabetza -Soberania alimentaria ikusi dugu pantaila handian. La Via Campesina en movimiento… ¡ Por la soberanía alimentaria ! from La Via Campesina on Vimeo. Arantza Arrien (EHNE Bizkaia) baserritarrak, Nekazaritza iraunkorra eta […]

Posted in: jardunaldiak

Dena prest Elikadura eta eskolak jardunaldietarako

2011/09/16

0

Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu. Eta hitz egiten hasi gara. Asteburuko jardunaldia Irailaren 16an eta 17an, bariku eta zapatuz Larrabetzuko eskolan elkartuko gara. Erdu umeekin, beraientzako ere egitarau berezia prestatzen ari garelako. Egun osoko jarduna izango da, […]

ETBko Arratsaldero saioan

2011/09/16

1

Elikadura eta eskolaren gaiak kezka sortzen du. Umeen elikadura, produktuen kalitatea, baserriaren etorkizuna, ekonomia lokala, dieta orekatua eta beste gauza asko izan ditugu asteon hizketagai ETBko Arratsaldero saioan izan dugun elkarrizketan. 1:30:00tik aurrera Larrabetzuko eskola eta Bizkaiko EHNE baserritarren sindikatuko kideak berbetan.

Umeak eskolan, soloan eta jolasean

2011/09/13

0

Eskolako patioan batu gara, jolasten hasi gara. Negutegian, soloko lanak egiteari ekin diogu, eta gero liburu artean, elikadurari buruz apur bat ikasi dugu. Bideo hau gonbidapen bat da, Larrabetzuko elikadura eta eskola jardunaldietara hurbildu zaitezte. Menu aproposa prestatu dugu, eta guztion artean gozoago aterako zaigu. On egin!

Posted in: jardunaldiak

Gonbidapena eta egitaraua

2011/09/08

0

ElikaduraetaEskola Datorren irailaren 16 eta 17an burutu beharreko jardunaldietara jendea gonbidatzen hasi gara. Jardunaldietara deitu ditugunak: Euskal Herri osoko guraso elkarteak Baserritar eta ekoizleak Hezitzaileak, dietistak.. Elikadura burujabetzaren kezka dutenak herritarrak, Larrabetzu eta inguruko herrietakoak

Jatekoak, baserriak, umeak eta pailazoak

2011/07/18

0

Ekolapikoa bultzatzeko, bideo polita egin dute

Posted in: elikadura

Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia

2011/06/28

0

Larrabetzuko eskolako guraso talde bat, EHNE Bizkaia eta Euskal Herriak bere eskola ekimenarekin batera, Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia antolatzen ari gara. Elikadura, jantokiak, bertako produktuak, baserriak, ekonomia lokala, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kulturak kezkatzen gaitu. Eta hezkuntza komunitatean gai hauetaz berba egitea interesgarri deritzogu. Asteburuko jardunaldia Irailaren 16an eta 17an, bariku eta zapatuz  Larrabetzuko […]