Mendia eta itsasoaz gozatzeko eskolako irteera 2012

Argazkia blogan 1

Ikasturte honetan, Gipuzkoako kostalderako urteera antolatu dogu mendiaz eta itsasoaz gozatzeko. Hondarribiko Guadalupe auzoan hasiko dogu txangoa, handik Txingudiko badiaren ikuspegi ederra ikusi ondoren haretxak, pinuak, akaziak, lorak, errekatxuak eta gorostiak daukazan bide batetik abiatuko gara itsasoagaz bat egin arte; orduan, ekialderantz jiratuko gara eta itsasertzetik doan Talaia izeneko ibilbidetik barrena, kalak eta badiak zeharkatuz eta kresal usainaz gozatuz iritsiko gara zeharkaldiaren amaierara: Hondarribiako itsasargia.

7,8 kilometroko ibilaldi erraz hau patxadaz egingo dogu eta ibilbidearen barruko lekuren batean bazkalduko dogu. Bazkaldutakoan Hendaiara itsasontziz joango gara eta han bakotxak nahi dauena: hondartzan egon, handik txango bat,… arrastiko 7ak arte. Ordu horretan, autobusean lotuko gara Larrabetzura itzultzeko.

Jakin beharrekoak:
- Prezioa: 5 euro lagun bakotxeko.
- Urteera Larrabetzuko frontoitik: Goizeko 9:30etan.
- Izena emoteko epea: gaurtik maiatzaren 10era arte.
- Ume guztiek nagusi baten ardurapean egon beharko dabe.
- Bazkaria: nork berea eroan behar, ibilaldian bazkalduko dogu eta.
- Nahi izan ezkero, hondartzan olgetan ibilteko jostailuak, baloiak edo nahi dozuna eroan.
- Oso eguraldi txarra egin ezkero, txangoa bertan behera geratu eta dirua itzuliko da.

Izena emoteko, idatz eizuz txangora etorriko diran lagun guztien datuak (izen-abizenak, telefonoa, posta-e, nagusiak ez diren adinak), diruagaz batera gutunazal batean sartu eta itxi eskolan dagoan Txinpasmendiren postontzian edo Anguleri kultur etxean.

Deskargatzeko dokumentuak:   oharra euskeraz   -   oharra gaztelainaz   -    kartela

Zalantza edo ekarpenaren bat baldin badaukazu idatzi hemen zure iruzkina edo txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera bidali zure mezua.

Txinpasmendi Guraso Elkartea

Posted in Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Leave a comment

Morgatik Oinez irteerako argazkia

Posted in Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Leave a comment

Morgatik Oinez

Morgako umeak Larrabetzuko eskolara etortzen dira eta ordu asko ematen dute gurean ikasten eta jolasten. Aste honetan, ordea, alderantzizko bidaia  egingo dugu: Larrabetzuko eskolakook Morgara joango gara domeka goizean eta txangoa egingo dugu Morgako inguruetatik oinez.

10etan irtengo gara Larrabetzutik, frontoitik, hain zuzen ere. Eta Morgara joateko, ahal duten guraso guztiek autoa ekar dezatela.

Morgan, udaletxearen aurrean lotu gara 10:30etan. Ordu horretan, gutxi gorabehera, oinez aterako gara eta gehienez hiru orduz ibiliko gara; dena dela, tarte horren barruan hamaiketako gozoa egiteko (bakoitzak etxetik eroanda) denbora hartuko dugu.

Posted in Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Ume eta neska-mutilen aisialdiari buruzko jardunaldia

irudi 1

Udalak antolatu duen ume eta neska-mutilen Aisialdia Larrabetzun izeneko jardunaldian parte hartzeko gonbita luzatu digu eskolako ume, neska-mutil eta guraso guztioi.

Ekintza horretan, besteak beste, ondoko gaiez berba egin eta eztabaidatu ahal izango dugu: ludoteka, eskola kirola, eskolaz kanpoko ekintzak, egun berezietako ekintzak, uda txikia eta uda gaztea…

Jardunaldia apirilaren 20an egingo da, barikuan

Gurasoak: 16:30etatik 18:30etara, eskolan (Lehenengo solairuan dagoen informatika gelan)

11 urtera arteko umeak (gurasoen baimenaz): 16:30etatik 18:30etara, ludotekan.

Posted in Adi egon, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Eraikuntza-jolas erraldoiak

Gaur kartoizko kutxekin eraikuntza-jolasak izan dira Angulerin.

P1060896_resize

P1060899_resize

P1060903_resize

P1060922_resize

Posted in Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

BIZIFESTA 2012

Hemen daukazue 2012ko BIZIFESTAko bideo txiki bat: txirrindulari asko, eguraldi ona eta giro ezin hobea.

Posted in bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Datorren domekan: Eraikuntza-Jolas Erraldoia

Posted in Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Txorierriko "Mihiluze”

20120224_mihiluze

HERRIKO LUDOTEKETAN EGINGO DIRA LEHEN KANPORAKETAK ETA SEI HERRITATIK HIRU PASAKO DIRA FINALERA

Txorierriko Mankomunitateak egitasmo berri bat jarriko du martxan aurten, euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Egitasmo hori, 10-12 urte bitarteko umeentzat pentsatuta dago. Mankomunitateko Euskerako Zerbitzuak, Txorierriko Mihiluzea martxan jarriko du. Programa horren helburua gaztetxoek eskola orduetatik kanpo euskaraz gozatzea da.

 

Continue reading

Posted in Adi egon, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Kirol bilgunea

viewerUdalak kirol bilgunea sortzeko batzarra antolatu du. Herriko elkarteek eta nahi duten norbanakoek parte hartu ahal dute.

Martxoaren 21ean arrastiko 19:00etan Angulerin.

Txinpasmendi guraso elkarteak esku hartuko du eta  orain antolatzen ditugun kirol ekintzak (gimnasia erritmikoa, mendi irteerak, bizifesta, borroka-arteak, hipika) eta datorren urterako daukagun erronka (kirol anitza) azaltzera joango da.

Posted in Adi egon, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

BIZIFESTA 2012 datorren barikuan izango da.

Ibilbide osoa:

Anima zaitez!

 

Posted in Adi egon, Ekintzak, Jaiak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Larrabetzutik oinez Lezamaraino GR280 ibilbidetik

Argazki gehiago hemen ikusi.

Posted in Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Leave a comment

Hurrengo irteera: Larrabetzutik Lezamara basorik baso

basorik baso

Hurrengo domekan, martxoak 18, goizeko 10etan urtengo gara mendi ibilaldian.

Plazatik, bidez bide joango gara Goikolara, Ametza baserriaren ondotik, GR 280 mendi ibilbidea hartu eta Lezamarantza -Lorono, Gaztelu, Basabale- eta Goitioltzara helduko gara.

Athletic Lezaman
Handik Lezamako kirol gunera joan eta Athletic-ek entrenatu eta jokatzen duen zelaiak bisitatuko dogu.
Lezamatik autobusez bueltatuko gara Larrabetzura.

Posted in Adi egon, Ekintzak, Eskolaz kanpoko ekintzak, mendi ibilbideak | Tagged , , , , , , , , , | Leave a comment

Pasa den barikuan Angulerin izan zen ipun kontalaria

DSC06407_resizeDSC06420_resize

DSC06423_resizeDSC06430_resize

Posted in Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Emakumearen nazionarteko egunaren inguruko kultur ekintzak Larrabetzun

Posted in Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Zuhaitzak landatzen

Zuhaitz ardaska gazteak, Larrabetzuko zuhaitz eguna 2012
Ederto pasatu dogu zuhaitzak landatzen. Herriko plazan batu eta Sarrikola ingurura joan gara, atxurrak atara, zuloak egin, eta zuhaitzen sustraiak lurpean sartu eta hamaikatxo arbola ipini ditugu alderik alde: gereziondoak, intxaurrondoak, haritzak, gaztainondoren bat…
Zuhaitz eguna 2012

Auzolanean ibili gara, adin ezberdinetako larrabetzuarrak. Larrabetzuko Udala eta eskolako gurasoen artean antolatutako ekitaldi honetan, ikusi dogu, apurka apurka gauza politak egin ahal ditugula herrian, herriarentzako.
Txikitatik gauza handiak egiten
Auzolanean eskolako umeak
Aupa gazteak!

Orain, Sarrikolarantza goazenean, Anguleriko liburutegian egoten garenean… Larrabetzuko zuhaitzei buruz, apurtxu bat gehiago jakingo dogu. Hurrengoa noz?
Neska mutikoak, ikasteko beti prest

Posted in Eskolaz kanpoko ekintzak, Larrabetzuko eskola | Tagged , , , , , | 1 Comment

Gaurko txotxongilo emanaldia… oso polita!

SONY DSC                       SONY DSC

SONY DSC                       SONY DSC

Posted in Jaiak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Larrabetzuko zuhaitz eguna

Datorren zapatuan, otsailak 25, Udalak antolatuta herrian zehar zuhaitzak landatuz Larrabetzuko zuhaitz eguna ospatuko dogu. Goizeko 10etan plazara urbildu zuhaitz bat landatzeko prest… anima zaitez.

Posted in Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Datorren barikuan txotxongilo emanaldia izango dugu eskolan.

Posted in Adi egon, Larrabetzuko eskola | 1 Comment

Kontsumo eta Agroekologia jardunaldiak

Posted in Larrabetzuko eskola | Leave a comment

Aratuste-barikuan… Larrabetzu mozorroz blai!

Aratuste-barikuan edo bariku mehean bikingotxoak, pirata koadrilak, pailazo txikiak, indioak, sorginak eta aztiak, egiptoarrak… ikusi genituen goizean. Frontoiko ekitaldia benetan ikusgarria izan zen eskolako irakasle, ikasle eta enparauek egindako lanari esker. Beraz, dantzaldi eta antzezlanak fontoira ikusten hurbildu ginen guztion partetik: ZORIONAK!

Arrastian ere festa giroan ibili ginen Larrabetzuko Udalak eta Txinpasmendik antolatutako jarduerei esker. Geroago, giro ederraz gozatu genuen Andra Mari kalean Hori Baik antolatutako mozorrotuen kalejiran eta, azkenik, eguna ondo amaitzeko, gorputzari astindua eman genion Hori Bain izandako dantzaldian.

Ezetz? Ikusi, ba, aragazkiak:

Posted in Jaiak, Larrabetzuko eskola | Leave a comment